Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bertsozale guztiak igandera begira daude

Gaur aurkeztu dute Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finala. Oiartzunen, mugimendu feministak pankarta jarri du, Alaia Martinen alde.

alaia martin pankarta Plazan pankarta jarri dute, Alaia Martini eskerrak emateko.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/13

Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko zita nagusia iristear da: astearteko 18:00ak direnean, 113 ordu besterik ez dira geratzen final handia has dadin.

Gaur aurkeztu dute finala. Datuak eman dituzte antolatzaileek: 13.000 ikus-entzule izango dira Nafarroa Arenan; 350 lagunek egingo dute lan finalean; eta zortzi bertsolari igoko dira oholtzara.

Horietako bat izango da Alaia Martin Etxebeste oiartzuarra. Finalerdietan puntu gehien lortu duen bertsolaria izan da, eta jokatu dituen hiru saioetan nagusi izan da.

Herrikideen babesik ez zaio faltako. Oiartzungo Feministen Asanbladak aitortza eta animoak uztartzen dituen pankarta jarri du plazan: Morez jantzi duzu pista / Eskerrik asko Alaia / Gora bertsogintza feminista.

Finalean inoiz baino emakume gehiago izango dira —hiru—, eta nork daki Martinek, Maialen Lujanbiok edo Nerea Ibarzabalek eramango duen txapela. Jantziko diona ziurra da: Iñaki Murua bertsolaria eta bertsolaritzaren sustatzailea izango da ohore hori izango duena.

Sarrerak, agortuta

Ezinezkoa da finalerako txartelik lortzea, irailean bukatu zirela jakinarazi baitute. Hala ere, finala oso-osorik jarraitzeko aukera egongo da, Iruñera joateko beharrik gabe.

ETB1ek emango du finala, Ilaski Serranok aurkeztuta. Jon Martin izango du ondoan, komentario teknikoak egiten.

bertsolaritza finala aurkezpena

Zortzi finalistek agerraldia egin dute Iruñean, gaur eguerdian.

Egin beharreko lanak

Goizean (11:00-14:30). Ateen irekiera: 09:00.

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean (17:00-20:30) Ateen irekiera: 16:00.

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoan

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Ganbarako lana: 
    1. Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
    2. Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.