'Ispiluak' liburua aurkeztuko dute Nora Barroso eta Nekane Martiarenak
Lekuona Fabrikan aurkeztuko dute argitalpena, larunbatean. 1545 argitaletxeak argitaratu du liburua.
![Ispiluak liburua](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/10/ispiluak-barruan.png)
Larunbatean (hilak 17) Nora Barroso eta Nekane Martiarenak egindako Ispiluak liburua aurkeztuko dute herrian, Lekuona Fabrikan hain zuzen. 11:00etan hasiko dute aurkezpena, eta bertan izango dira Barroso eta Martiarena egileak.
Adin guztiei bideratutako argitalpena da, Haziak egitasmoaren barruan sortutakoa. Onarpena eta generoaren gaia lantzen ditu liburuak: “taldearen onarpena, ingurukoen begiradak, uneoro nor garen aldarrikatu beharra…”.
1545 argitaletxeak argitaratu du liburua, eta haien webgunean eskura daiteke dagoeneko.