Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal hauteskundeetarako programa "denon artean" osatu nahi du PSE-EEk

Herritarrekin batera herriaren diagnostiko bat egiteko hainbat saio egingo dituzte, "hauteskunde programan txertatzeko proiektu eta beharrak identifikatzeko" asmoz. Bihar egingo dute lehen saio irekia.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/12/13

PSE-EE taldea 2023ko udal hauteskundeei begira jarri da dagoeneko. Gaurko agerraldian azaldu dutenez (bertan izan dira Isaac Palencia alkategaia eta Iñaki Ruiz eta Montse Luis zinegotziak), hauteskundeetarako programa osatzeko bidea hasiko dute bihar, herritarrekin batera diseinatu nahi dutela aurreratu dute gaurkoan. Horretarako, lehenik, eskuorri bat banatuko dute, herritarrek proposamenak eta kezkak helarazi ditzaten. Bestetik, helbide hau jarri dute herritarren eskura. Finean, herriko auzo elkarteekin eta auzotarrekin zuzenean hitz egiteko asmoa dute sozialistek, “udaletxe honek sistematikoki jaramonik egiten ez dien eskaerak aztertzeko” asmoz.

“Merezi dugun Errenteria eraikitzeko denon artean egin behar dugu herria. Ezin gara ohitu herritarrei bizkarra ematen dien alkate bat izatearekin. Ezin gara ohitu herritarren idatziei erantzuten ez dien alkate bat izatearekin. Zergatik da hain zaila zinegotzi batek herritar bati erantzutea? Auzotarrekin batera afera hau aldatzeko prest gaude”, esan du lehenik Palenciak.

Maiatzera bitarte hainbat prozesu ere zabalduko dituztela aurreratu du taldeak. Hauek, Herriko Etxea “herriko etorkizuneko politikak eztabaidatzeko erreferentziazko gune” izatea ahalbidetuko dutela diote. “Beti bezala, Herriko Etxeko ateak zabalik izango dira”.

Bihar (hilak 14) egingo dute lehen saio irekia, 18:30ean. Honetan, herriaren diagnostiko bat egingo dutela aurreratu dute, “hauteskunde programan txertatzeko proiektu eta beharrak identifikatzeko” asmoz.

Errenteria-Orereta Gipuzkoako hirugarren udalerria dela gaineratu du azkenik Palenciak, eta halere, azken urteetan udalak inbertsio estrategikoak alde batera utzi dituela salatu du. “Komertzioan, ostalaritzan eta industrian indarra berreskuratu behar duen herria behar dugu. Errenteria bizia behar dugu berriro ere”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.