Eguberrietako atariko kontzertua eskainiko du Andra Mari abesbatzak ostiralean
Conductus Ensemble musika elkartekoekin batera ariko dira abesbatzako kideak, G. F. Telemann eta A. Vivaldiren obrak interpretatuko dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/07/andra-mari-abesbatza.jpg)
Ostiralean (hilak 16) Eguberrietako atariko kontzertua eskainiko du Andra Mari abesbatzak Fatimako Amaren elizan. 19:30ean ekingo diote musika saioari.
Conductus Ensemble musika elkartekoekin batera ariko dira abesbatzako kideak, G. F. Telemann eta A. Vivaldiren obrak interpretatuko dituzte.
Kontzertuaren orkestra zatia Conductus Ensemble taldeak emango du eta bakarlari izango dira Ainhoa Lopez de Munain eta Lucia Gomez, denak Andra Mariren zuzendari Andoni Sierraren gidaritzapean.
Sarrera doakoa izango dela aurreratu dute, aforoa bete arte.