Maria Magdalenaren Lagunak taldeak bi kontzertu antolatu ditu astebururako
Larunbatean Lasarte-Oriako Cero Sette akordeoi orkestrak saioa eskainiko du; igandean berriz, Dizkizka eta Irungo IGA abesbatzen txanda helduko da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/12/dizdizka-borobila.jpg)
“Eguberrien atariko gisa”, asteburu honetan bi kontzertu antolatu ditu Maria Magdalenaren Lagunak taldeak. Lehenik, larunbatean (hilak 17) Lasarte-Oriako Cero Sette izeneko akordeoi orkestrak musika saioa eskainiko du, 20:00etatik aurrera.
Igandean berriz, Maddalen Dorronsorok zuzendutako Dizdizka gazte abesbatzak eta Eneko Amundarainek zuzendutako Irungo IGA abesbatzak kontzertua eskainiko dute. 12:30ean jarri dute hitzordua.
Bi saioak Maria Magdalena basilikak jasoko ditu, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.