Urdaburu ingurua ezagutzeko txangoa antolatu du Fanderiako Errotak
Susperregiko jatetxeko aparkalekutik abiatuko dira partaideak. Bidean, Urdaburu mendiaren itzulian dauden basoak eta urmaelak ezagutuko dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/12/urdaburumendia-1.jpg)
Urdaburu mendia eta ingurua gertutik ezagutzeko txangoa antolatu du Fanderiako Errotak iganderako (hilak 18), “herriko berdeguneak eta ondarea ezagutzera emateko” asmoz. Interpretazio Zentroak jakinarazi duenez, Susperregiko jatetxeko aparkalekutik abiatuko dira partaideak. Bidean, Urdaburu mendiaren itzulian dauden basoak eta urmaelak ezagutuko dituzte, “bertako biodibertsitatearen erakusle”.
Orotara, 10 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, 10:00etatik 14:00etara hain zuzen. Doakoa izango da txangoa, eta aldez aurretik izena eman beharko da, helbide honetara idatziz edo 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta.