Asteazkenean galdu zen gizon baten bila ari dira
Antonio Garcia du izena gizonak, eta Kaputxinos auzo inguruan galdu da. Zerbait jakinez gero, familiak eskatu du beraiekin harremanetan jartzea.
Gizon baten bila dabiltza Errenteria-Oreretan. Asteazkenean —hilak 14— ikusi zuten azkeneko aldiz. Antonio Garcia du izena, eta bere familiak helarazitako datuen arabera, litekeena da txamarra ilun bat jantzita eramatea (berdea edo beltza). Kaputxinos auzoaren inguruan mugitu ohi dela azaldu dute, eta 1’60 metro inguru neurtzen duela.
Zerbaiten berri izanez gero, poliziarekin harremanetan jarri beharko da. HITZA Ertzaintzarekin jarri da harremanetan gaur eguerdian, eta berretsi dute bere bila ari direla.