Beraun kalea berrurbanizatzeko lehen urratsak
Beraun kaleko 5. zenbakian saneamendua hobetzeko lanak hasi berri dituzte. Hiru fasetan banatuko dute eremua berrurbanizatzeko proiektua.
Aste honetan ekin diete Beraun kaleko 5. zenbakian saneamendua hobetzeko lanei, kale osoa berrurbanizatzeko proiektuaren barruan.
Batetik, proiektu honen barruan, txakur parkea birkokatuko dute, “esparru horrek orain okupatzen duen berdegunearen zati bat libre utziz eta bizilagunen ekarpenei erantzunez”.
Bestetik, aurreratu dute aurki zabalduko dutela pilotaleku ondoko aparkaleku berrien lizitazio prozesua. Guztira, 65 plaza izango ditu etorkizuneko eremu horrek eta 180.000 euroko inbertsioa egingo dute.
Kalearen berrantolaketari dagokionez, oinezkoentzako segurtasun handiagoa bermatu nahi du udalak, eta aldi berean, “irisgarritasuna hobetu”. Bidegorriaren sarea zabaltzea ere jaso dute proiektuan. Egonaldi eta gozamen espazioak ere eraikiko dituzte, eta bi plaza berri egingo dituzte.
Hiru fasetan banatuko dute proiektua: lehenengoan Beraungo pilotalekuaren ondoan lur gaineko aparkaleku publiko berria eraikiko dute aparkalekua handitzeko; bigarrenean, plaza berriak eraikiko dituzte 5. eta 15. zenbakien artean; hirugarren, irisgarritasuna hobetzearekin lotutako gaiak jorratuko dira, “espaloiei jarraitutasuna emanez seta horiek zabalduz, baita ere berdeguneetako bideen eta sarbide sarean”.
Proiektu osorako 1.5000.000 euroko inbertsioa egingo dute.