Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Apostatatzera deitu du mugimendu feministak, eta baliabideak eman ditu

Oiartzungo elizan bataiatuta egon eta Elizatik atera nahi dutenei deia egin diete. Presentzialki edo online egin daiteke.

oiartzungo parrokia Oiartzungo parrokian bataiatuta daudenek modu kolektiboan apostatatzeko deia egin dute.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/16

Oiartzungo Feministen Asanbladak gonbita egin die Oiartzungo elizan bataiatuta egon eta katolizismoari uko egin nahi dioten pertsonei. “Batera apostatatzeko” deia egin dute.

Horretarako zein pauso eman behar diren azaldu dute. Lehenik eta behin, Bataio Agiria eskatu beharko dute. Ondoren, mugimendu feministak apostatatu nahi duten horiei datuak eskatu dizkiete. Bi aukera eman dizkiete:

  • Online: Ondoan dagoen QR kodea eskaneatuz, eta galdetegia betez.
  • Aurrez aurre: Datorren astelehenean, hilak 19, Munanier lokaletik pasa daiteke, 16:30etik 19:30era bitartean.

Galdetegia betetzen duten pertsonen datuak batu, eta modu kolektiboan apostatatuko dutela azaldu dute.

Hamabost arrazoi

Oiartzungo Feministen Asanbladak gogorarazi duenez, apostasiaren bitartez, bataioko edo bestelako sakramentuen bidez jaso diren Eliza Katolikoaren dogma eta sinesmenei esplizituki uko egitea da.

Hori egiteko hamabost arrazoi eman ditu herriko mugimendu feministak. Honela zerrendatu dituzte argudio horiek, hitzez hitz:

  • Eliza matxista eta patriarkala delako.
  • Elizak bere ideiak eta morala inposatu nahi dituelako.
  • Elizak LGTIBQ+ pertsonak gaixotzat hartzen gaituelako.
  • Elizak familia nuklearra eredu bakartzat duelako.
  • Elizak pederastia kasuak isildu dituelako.
  • Elizak abortua eta eutanasia gaitzesten dituelako.
  • Elizak antisorgailuen erabilera gaitzesten duelako (sexu bidezko gaixotasunen transmisioa eta haurndunaldiak saihesteko aukera ezinezko eginez).
  • Elizak sexualitatea eta plazera bekatutzat hartzen dituelako.
  • Eliza diru publikoz finantzatzen delako.
  • Erlijio irakasgaia diru publikoz finantzatzen delako.
  • Eliza ia zerga guztiak ordaintzetik salbuetsita dagoelako.
  • Elizak inmatrikulatuta dauzkan ondasun kopurua izugarria delako.
  • Elizak errenta aitorpenean laukitxoa duelako, PFEZan zergen %0,7 eurei bideratzeko.
  • Elizak sorgin-ehiza bultzatu zuelako.

Apostasia egiteko urratsak

Oiartzungo feministek deialdi kolektiboa egin duten arren, apostasia bakarka edo aurrerago egin nahi dutenentzako pausoak zeintzuk diren azaldu ditu. Sei dira:

  1. Bataiatuta zauden elizan Bataio Agiria eskatu.*
  2. Bataio Agiria eta Nortasun Agiria fotokopiatu.
  3. Donostiako Gotzaindegira deitu.**
  4. Gotzaindegian, Mikel Iraundegigatik galdetu, apostatatzeko elkarrizketa ordua finkatu.
  5. Elkarrizketara Bataio Agiria, nortasun agiriaren fotokopia eta, nahi bada, apostatatzeko eskaera-orria eraman (bestela, azken hori han emango diote eskatzaileari). Bertan, Elizaren kanpo egotearen ondorioak irakurri eta horiekin ados dagoela adierazi. Iraundegik bidaliko ditu paperak Artzapezpikutzara.
  6. Handik hilabete ingurura, etxera helduko da apostatatu izanaren dokumentua.

*Oiartzunen Bataio Agiria eskatzeko: 608 75 83 76 telefono zenbakira deitu, eta datuak eman. Agiria prestatu eta bueltan deituko dute.

**Gotzaindegiarekin harremanetan jartzeko datuak: Mikel Iraundegi Atxabal. Donostiako Gotzaindegia. Heriz pasealekua, 82, 20008, Donostia. Telefonoa: 943 28 50 00.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.