Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

"EH Bildurena, guztion artean jorratuko dugun bidea izango da"

Hauteskundeetara begira jarri eta agintaldiaren gaineko balorazioa egin du oposizioko indarrak: "Pareta gogor bat besterik ez dugu topatu".

Pasaiako EH Bilduko sei zinegotziak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/12/19

Geroz eta gertuago dira maiatzeko udal hauteskundeak, eta puntu honetan, bukatutzat eman du Pasaiako indar nagusiak, EH Bilduk, agintaldia. Azken lau urteen gaineko balorazioa egin du, beraz, koalizio abertzaleak, eta PSE-EErekin batera, alkategaia aurkeztu ez duen udal talde bakarra bada ere, datorren legegintzaldirako zenbait asmo eta konpromiso aurreratu ditu alderdiak.

Hori egitearekin batera, ahotan hartu dituzte bilkideek joan den udal ekitaldian borrokatu eta lortu dituztenak, besteak beste, Luzuriagan inbertitzeko 6 milioiak, Ziritza etxea eskuratzeko aurrerapausoak, edota motora zerbitzua Mugi sisteman txertatzeko akordioa.

Jarraian, hitzez hitz, Pasaiako EH Bilduren legealdiko balorazioa:

Agintaldiaren puntu honetara iritsita argi eta garbi esan genezake legealdia amaituta dagoela. Azken zazpi urteetako dinamikak argi erakutsi digu egungo PSOEren eta EAJren udal gobernua herritarrengandik oso urruti dagoela eta Pasaiak dituen erronka handien ardura hartzeak bertigo ematen diela. Gobernantza eta kudeaketa eredu zaharkitua eta bertikala dute eta Pasaiak haize freskoa behar du, behingoz.

Horren aurrean, EH Bildu ausardiaz eta elkarlanerako grinaz aritu da etengabe, herritarrekin, eragileekin eta beste indar politikoekin. Hamaika dira, udal mailan egin ditugun proposamenak eta beste horrenbeste gobernuari eskua luzatu diogun aldiak. Baina horren aurrean, pareta gogor bat besterik ez dugu topatu; azken hamarkadetan herritarrengandik eta hauen beharretatik urrutien dagoen udal gobernua.

Legealdiaren hasieran garbi esan genuen Pasaiak anbizioa behar zuela, gauzak beste era batera egin zitezkeela, eta horren adibide dira Madrilen, Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan zein udalean bultzatu ditugun akordio eta ekimen estrategikoak. Hala nola:

  • 6 milioi euro Luzuriaga estatuari erosi eta eraikina birgaitzeko
  • Ziritza etxearen egoera desblokeatzea
  • Jaurlaritzak topoaren zubibidea eraisteko eta Azoka eraisteagatik kalte-ordaina Luzuriagara bideratzeko sustatu dugun akordioa
  • Motora Mugi sisteman urtea amaitu baino lehen txertatzeko akordioa

Eta udal eta herri mailan gauzatu ditugun hamaika ekimen. Horien artean:

  • Bertako merkataritza sustatzeko laguntza ekonomikoak
  • Terrazen ordenantzaren edo kultur ordenantzaren lanketak
  • Aparkalekuen inguruan egin ditugu proposamen estrategikoak
  • Udako epealdian turismoaren eragina leuntzeko egin ditugun proposamenak
  • Trantsizio energetikoari lotuta aurrekontuetan bultzatu ditugun neurriak

Ezin da ukatu, beraz, oposizio aktiboa egin dugula eta horri esker, herri programan genituen zenbait helburu aurrera eramatea lortu dugula, herritarrei eman genien hitza betez. Hala ere, oraindik asko dago egiteke. Horregatik diogu Pasaiak udal gobernu sendoa eta ausarta behar duela. Herritarrekin elkarlanean arituko dena eta herriko beharrak asetzeko azala utziko duena. Erabakiak bere egin eta hirugarrenen esku utziko ez dituen udal gobernua. Hori da gure buruari ezarri diogun erronka eta publiko egin nahi dugun konpromisoa.

Hilabete determinanteak datorzkigu, eta badakigu hauteskundeen atarian PSOE zein EAJ, EAJ zein PSOE, saiatuko direla orain arte atzeratzen joan diren proiektuak egikaritzen. Adibide zehatzak ditugu gainera: lonjaren estalkiaren obra, topoaren lurperatzea, saneamendua, edota La Herreran bultzatu nahi dituzten aldaketak. Baina ezin dugu ahaztu: PSOE eta EAJ izan dira guzti horiek etengabe eta askotan denbora mugagabez atzeratu dituztenak.

Amaitzeko, Pasaiako herritarrei azken mezu bat igorri nahi dizuegu: badakigu PSOEk eta EAJk aukera izanez gero zer egingo duten. EH Bildurena, aldiz, guztion artean jorratuko dugun bidea izango da. Ez da bide erraza izango, badakigu, eta horregatik antolaketarako deia egin nahi dizuegu. Ezer ez da ezinezkoa eta hori bera da demostratu duguna EH Bildutik agintaldi honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.