
Urtarrilaren 5era arte, alde baterako denda egituratu dute Xenpelar Etxean, Torrekuan dauden sortzaileen lanekin.

Eguzkia lagun izan zuten antxotarrek larunbatean, eta goiz-goizetik nagusitu zen txistorra usaina Biteri plazan.

Herri lasterketan izena emateko epea zabalik dago. 6'5 kilometroko ibilbidea prestatu du Sarek, helduentzako. Haurrek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Alaia Martin Etxebestek herrikideen babesa jaso zuen atzo Nafarroa Arenan. Oroimenean zizelkatuta geratuko diren bertsoak sortu zituen oiartzuarrak.

Sanjuandarren Oroimena taldeak 2023rako sorturiko egutegia doan banatuko du bihar arratsaldean, Ubera liburutegian.

Alkateak uste du hiru ondorio "pozgarri" ekarriko dituela aparkalekuak. Oskar Matute diputatua herrira hurbildu da akordioa goraipatzeko.

Atzo egin zuten San Tomas jaia, eguraldi eta giro onarekin. Ostiraletik zabalik da, Kultura Aretoan, Disko eta Liburu Azoka.

IX. OrriBakaR Literatur Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten ostiral iluntzean Andreone Udal Liburutegian.

Euskarazko eta gaztelaniazko sari nagusiak Rosario Alza Eneterreagak eta Paloma Ruiz del Portal Muñozek irabazi dituzte.

Andoni Ugaldek ezin izan du Donezteben jokatu duen finalean irabazi. Seitik bi partida eskuratu dituzte oiartzuarrek.

'Lagunak' film laburraren proiekzioa egingo dute ostegunean (hilak 22) Niessen aretoan. Mahai-ingurua ere izango da.

Miren Azkaratek euskal iheslari eta deportatuen alaba-semeen bizitzaren berri ematen duen liburua herrian aurkeztuko du.

Plenoan eztabaidagai izango diren puntuen artean daude Luzuriagaren salerosketa eta topoaren lanen jarraipenerako batzordearen sorrera.

Ereintzaren Olentzero elkartearen egoitzatik abiatuko da Gabon egunean. Kantak aurretik entseatzeko aholkua eman dute antolatzaileek.

Bi urteko etenaldiaren ondoren bueltan da Errenteria-Oreretako egun mitikoa. Arbasoen ohitura zaharrak berreskuratzean jarri dute fokua.

Abenduak 16ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'MUGEN GAINDI' poltsa eta 'BIHOTZEAN GILTZA' termoa da.

Bigarren postuaren borrokarako partida jokatu dute Añorgaren etxean. Mutilek Beti Gazteren kontra galdu dute, Karla Lekuonan.

Hauteskundeetara begira jarri eta agintaldiaren gaineko balorazioa egin du oposizioko indarrak: "Pareta gogor bat besterik ez dugu topatu".

Kamioi bete jostailu gerturatu dira Perros Negros elkarteko kideak Bekoz Beko elkartearen egoitzara, "inor jostailurik gabe gera ez dadin".