OrriBakaR lehiaketak baditu aurtengo irabazleak
Aurten, gainera, sari banaketa ekitaldia berreskuratuko da. Hilaren 16an izango da, 19:00etan, Lezoko Udal Liburutegian.
Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen duen OrriBakaR literatur lehiaketak baditu bederatzigarren ekitaldiko garaileak. Aurten, gainera, aurreko urteetan ez bezala, osasun egoerak eragotzi baitzituen, sari banaketa ekitaldia berreskuratuko da. Hilaren 16an izango da, 19:00etan, Lezoko Udal Liburutegian.
Hauek dira aurtengo irabazleak:
- (6-7 urte) Aiert Oiartzun Campaño: Oparia: arranoa!.
- (6-7 urte) Amaiur Iturbe Lopetegi: Munduko lagunik onenak.
- (8-9 urte) Adirane Redondo Arjona: Lezoko jaiak.
- (8-9 urte) June Rolin Vazquez: Euskararen hotsa.
- (10-11 urte) Aroa Domingo Soliño: Irakaslearen misterioa.
- (10-11 urte) Haizea Esnaola Oiaga: Pertsona batetik beste batera.
- (12-13 urte) Hegoa Illarreta Beñaran: Gaur.
- (12-13 urte) Maddi Ruiz Perez: Ohe azpiko munstroa.
- (14-15 urte) Intza Pikabea Etxebeste: Arimak hiltzen diren lekua.
- (14-15 urte) Ane Jaunarena Cereijo: Adarlotuak.