Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Galeria] Aldi baterako altxorrak

Errenteria-Orereta
Ekonomia

Urtarrilaren 5era arte, alde baterako denda egituratu dute Xenpelar Etxean, Torrekuan dauden sortzaileen lanekin.

2022/12/19
Urko Etxebeste Urko Etxebeste

Xanpelar Etxearen azpialdea denda bat da. Bistakoa da ez dela nolanahikoa. Batetik, eraikina bera ez delako denda bat, eta bestetik, han dauden salgaiak dendetan lortzea zail delako. Habian! egitasmoaren barruan Torrekuan lanean ari diren artisauenak baitira salgaiak, Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatutako espazioan pentsatu, garatu eta egindakoak. Xenpelarrekoa ez ohiko denda izan dadin beste elementu bat gehitu dute: denda efimeroa da, aldi baterakoa; pop up denda, modernoenentzat. Beraz, horiek osagaiak: Habian! egitasmoaren barruko sei artisauren lanak ikus eta eros daitezke Xenpelar Etxean zabalik izango den saltoki komunitarioan. Gaur zabaldu eta aurkeztu dute. Urtarrilaren 5era arte dago irekita (behean ordutegiak eta tailerren egunak).

Sortzaileekin batera, udal ordezkariek egin diote harrera iniziatibari. Horien buru Aizpea Otaegi alkatea eta Eneko Del Amo Garapen Ekonomikorako zinegotzia. Udal buruak hartu du harrera hitza. “Garrantzitsua da horrelako iniziatibak garatzea. Pentsatzen dut Torrekuan dauden sortzaileentzat eta egunotan hemen izango direnentzat ere hala dela. Haien lana erakusteko aukera izango dute”, esan du.

Balioa eman dio Torrekuan Habian!-en barruan sortzaileek egiten dutenari, esanaz han lanerako espazio bat baino askoz gehiago dutela, “ibilbide profesionala garatu ahal izateko beharrezko baliabide guztiak dituzte”. Hortaz, Jautarkol plaza ondoko etxe historikoan sortu eta garatzen dutena ezagutarazteko iniziatiba aproposa da egunotan Madalen kaleko beste etxe historikoan egikarituko dena. “Denek izaten dugu Eguberrietako oparien gaineko kezka. Une aproposa da sortzaile hauek ezagutzeko, eta nola ez, horiek babestu eta haien lana gure etxeetara eramateko eta ingurukoei emateko”.

Sarreraren ondoren, protagonista nagusiek hitz egin dute, sortzaileek. Zer eta nola egiten duten azaldu dute, eta aldi berean, herritarrei esan diete Xenpelarrera joan daitezela sortutako horren berri izan eta erostera. Sei artisauk dute jarrita euren stand-a Madalen kaleko aretoan. Horiek ezagutzeko, joan behealdean dauden esteketara eta klik egin horietan. Haien informazio osoa dago haien webgune eta sare sozialetan. Hala ere, onena zuzen-zuzenean haiekin hartu-emana izatea da, pop up dendan.

  • Anne Gago moda diseinua
  • APh, bitxien diseinua
  • Jaizki Bakaikoa moda diseinua
  • Kibo, moda consciente, moda jasangarriaren diseinua
  • Marta Sensorial, zentzumen-jostailu didaktikoak
  • Sai-Suo, moda diseinua

Pop up denda Errenteria-Oreretan. Inaugurazioa (2022-12-19)

Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea - 1
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea – 1

Irekitze datak, eta tailerrak

  • Dendaren irekiera egunak eta ordutegiak: abenduaren 19, 20, 22, 23, 24, 26, 27, 28, 29, eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 16: 00etatik 19: 00etara. Abenduaren 21ean eta 31n 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
  • Tailerren datak eta ordutegiak: abenduaren 19, 20, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, eta 4an, 18:00etatik 19:00etara. 5 eurotako prezioa izango du tailerrek, materialerako. Informazioa eta izen-ematea hemen.

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] «Erosketak egiteaz gainera, sortzeko gune bat ere izango da»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.