Jostailuak behar dituenari banatuko dizkio Bekoz Bekok
Kamioi bete jostailu gerturatu dira Perros Negros elkarteko kideak Bekoz Beko elkartearen egoitzara, "inor jostailurik gabe gera ez dadin".
Perros Negros taldeko kideak, Bekoz Bekoren egoitzaren kanpoaldean, jostailuekin.
Atzo goizean Perros Negros elkarteko kideek orotariko jostailuak eman zizkioten dohaintzan Bekoz Bekori, behar dituzten Pasaiako gaztetxoei banatzeko gero. Kamioi bete jostailu bertaratu ziren Antxoko elkartera.
