Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Neguko Solstizioa eta San Tomas Eguna ospatuko dira etzi

Bi urteko etenaldiaren ondoren bueltan da Errenteria-Oreretako egun mitikoa. Arbasoen ohitura zaharrak berreskuratzean jarri dute fokua.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/12/19

Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da duela 36 urte Xenpelar AEK euskaltegiak martxan jarri zuen Neguko Solstizioa-San Tomas Eguna. Ohikoa den bezala, abenduaren 21ean ospatuko da, hau da, etzi. Aurtengoa, baina, berritasunekin dator, Neguko Solstizioa eta San Tomas Eguna ospatuko baitira. “Gure arbasoen ohitura zaharrak berreskuratu eta eguzki berri baten jaiotza, ziklo berri baten hastapena ospatuko dugu Orereta-Errenterian, beti ere naturari, gure lurrari, hark ematen digunari eutsita. Hari, izadiari, amalurrari errespetua eta miresmena besterik ez diogu eskaini behar eta”, eutsi dute antolatzaileek.

Hori da, hain zuzen, antolatzaile diren Xenpelar AEK-k, Alaitasunak, BPANek, Burusoilakek, Doikek, Ereintzak, Juventudes Socialistasek, Koldo Mitxelenako ikasleek, Landarbasok, Motor Bikek, Oiartzoko ikasleek eta Sputnikek herritarrei eskatzen dietena, Errenteriako Udalak eta hainbat norbanakok proposatutako irizpideekin eta lan egiteko filosofiarekin. Honakoa da etziko egitaraua:

  • 11:00: Azokaren irekiera eta pregoia Zumardiko kioskoan.
  • 11:30: Orereta-Errenteriako Udal Txistularien Taldea herriko kaleetatik.
  • 13:00: Bertso saioa Foru plazan.
  • 15:00: June Galardiren kontzertu akustikoa Foru plazan.
  • 16:00: Txapel jaurtiketa lehiaketa Foru plazan.
  • 16:30: Bingo musikatua Foru plazan.
  • 17:00: Errenteria Musikaleko dantzaldia Xabier Olaskoaga plazan.
  • 17:30: Herri kirolak Agirre lehendakariaren plazan.
  • 18:00: Trikitilariak herriko kaleetan zehar.
  • 18:30: Jauziak Zumardian.
  • 18:30: Deiadar txaranga herriko kaleetan zehar.
  • 18:45: Amulletako danborrak herriko kaleetan zehar.
  • 20:00: Sari banaketa Zumardiko kioskoan.

Egitarau “oparoa” herriko Neguko Solstizioa-San Tomas Lagun ikurra izango duten saltoki eta tabernei esker izan dela aipatu dute antolatzaileek, haiek ere lagundu baitute ekarpenen bitartez.

Egunean zehar amalurrak ematen dituen produktuak dastatzeko, ikusteko eta erosteko aukera egongo dela nabarmendu du antolaketa batzordeak, baserritarren postuetan nahiz artisauenetan. Txistorra eta taloak ere jan ahal izango dira eragileen postuetan.

Eguneko protagonista nagusia Jusmertxo izango dela eutsi dute, eta herritarrek haren pisua asmatzeko aukera izango dute. Aurten, Juantxo Arrieta eta Mertxe bikotekidea nahiz Justi koinata omendu nahi dituzte antolatzaileek: “Urteetan bidelagun finak biak herrigintzan, edozein ardura hartzeko eta betetzeko prest, eta horrelaxe jarraitzen dute. Bihoakie haiei guztion miresmena eta esker mezua”.

Solstizio egunerako deia ere aipatu nahi izan dute antolatzaileek: baserritar jantziak janztea; etxeko edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea; euskaraz aritzea; animaliak errespetatzea; inongo eraso sexistarik ez egotea; eta elkarrekin eta elkarrenganako zaintza berrestea eta natura eta ingurumena zaintzea. Antolaketa batzordeak Neguko Solstizioa-San Tomas Eguna baloreekin bat egitea eskatu du: konpromisoa, kontsumo orekatua, garaian garaikoa, 0 kilometrokoa, auzolana eta euskalduna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.