Itsas Festibaleko irudiekin osaturiko egutegia doan banatuko dute
Pasaiako Udalak 2023rako egutegia prest du. Itsas Festibaleko argazkiekin sortutako bilduma doan emango dute bihartik aurrera.
Pasaiako Udalak egutegia osatu du 2023rako, eta doan egingo du horren banaketa bihartik aurrera. Hileroko ilustrazioetan 2022ko Itsas Festibaleko irudirik onenak jaso dituzte.
5.000 ale inguru argitaratu dituzte, eta Donibane, Trintxerpe eta Antxoko HAZ bulegoetan banatuko dira goizeko 09:00etatik 14:00etara, nahi duten pasaitarrek jaso ditzaten. Pertsona bakoitzari ale bat emango zaio, harik eta agortzen diren arte.