Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Lehen sektore zein kultur ekitaldientzako diru-laguntzak onartu dituzte

Aho batez onartu dituzte gai guztiak urteko azkeneko plenoan. Udal idazkaria agurtu dute, 27 urteren ondoren.

plenoa oiartzun abendua 2022 Maribi Joaristik (makurtuta, lore-sortarekin) eskertza jaso zuen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/22

Astearte arratsean egin zuten urteko azkeneko udalbatzarra. Adostasuna izan zen nagusi, eta bozketa guztiak aho batez onartu ziren.

Hala izan zen lehen sektoreari diru-laguntzak bideratzeko puntuan. Lehen sektoreko egitasmoak 46.908,98 eurorekin laguntzea erabaki zuten. 2022ko abenduaren 1a bitarte egon da irekita diru-laguntzak egiteko epea eta 33 eskaera aurkeztu dituzte.

Bestalde, 2023an Oiartzunen egingo diren kultur ekitaldiak antolatzeko beste diru partida bat onartu zuten: 43.250 euro banatuko dituzte kultur eragileen artean. Eskaera urtarrileko egunetan egin beharko da.

Oinherriko kide

Oiartzun Oinherri Elkartearen udalerrien sarera batzea adostu zuten, bazkide laguntzaile figurarekin. Herri hezitzaileak egituratu eta sustatzeko sortu zen Oinherri, duela bost urte.

Bestalde, argindarra eta gasaren igoera dela eta, kirol instalazioetako gastua igo egin da, eta hori orekatzeko 34.620,78 euroko konpentsazio gehigarria bideratuko du udalak.

Udal idazkariaren agurra

Urteko azkeneko plenoa izan zen asteartekoa, baina baita Maribi Joaristi udal idazkari izandakoarena ere. 27 urteren ondoren, Hirigintza Saileko bere postura bueltatuko da.

Jexux Leonet alkateak esker oneko hitzak izan zituen, eta herriarekin duen “konpromisoa” txalotu zuen. “Langile publiko batek izan beharko lukeenaren eredua da Maribi”, gaineratu zuen. “Herritar asko joan dira beregana, haien gaiarekin nondik hasi ez zekitela, eta Maribik bere bulegoan jaso eta irtenbide eta soluzioak eman dizkie denei”.

Sentipen gazi-gozoa utzi dio Leoneti. “Pena”, badoalako, eta “poza” Joaristik hala erabaki duelako.

Azken 27 urteetan udal idazkari lanetan aritu denak hitza hartu zuen, eta orduan berarengan jarri zuten konfiantza eskertu zuen. Bere ibilbidean gauza txarrak eta onak ezagutu dituela adierazi zuen, baina onekin geratuko dela. Momentu onen artean dago zinegotzi eta lan taldearekin izandako tratua, aitortu zuenez.

Oihane Mallagaray izango da hurrengo udal idazkaria. “Esku honetan utziko dut postua”, iragarri zuen Joaristik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.