Touring KE, 100 kandelak itzaltzeko prest
Belaunaldi ezberdinetako jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak bildu ziren atzo. Esperientziak partekatu, txistorra jan eta familia argazkia atera zuten.
2023an 100 urte beteko ditu Touring KEk, eta ospakizun biribil honen harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte datozen hiletan. Atzo eman zieten hasiera ekitaldiei, taldea osatzen dutenek San Tomas eguna ospatu zuten, familian. Belaunaldi ezberdinetako jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak elkartu ziren, esperientziak partekatu, txistorra jan eta familia argazkia ateratzeko.