Trafiko aldaketak, Eguberrietako ospakizunen harira
Hilaren 24 eta 31n hainbat trafiko mozketa izango dira erdialdean.
Eguberrietako ekitaldiak direla eta, datozen asteetan hainbat trafiko aldaketa izango direla jakinarazi du udalak. Lehenik eta behin, etzi (hilak 24), erdialde osoa itxiko dute, 17:30etik 22:00etara.
Bigarrenik, hilaren 31n (larunbata da), San Silbestre lasterketa dela eta, 16:00etatik 22:00etara bitarte Matxaingo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko tartea itxiko dute. Maria de Lezon egingo dute mozketa, eta trafikoa Urbasa mendilerrotik Lope de Isastira desbideratuko dute.
Bestalde, aurten ere Iztieta pasealekuan eta Arramendin autoa aparkatzeko parkingak jarriko dituzte erabilgarri, hilaren 24ko 12:00etatik 25eko 22:00etara; hilaren 31eko 12:00etatik urtarrilaren 1eko 22:00etara; eta azkenik, urtarrilaren 6ko 7:00etatik 22:00etara.