Egutegi gehiago, datorren astean
Paretako nahiz mahaiko udal egutegiak banatzeko epea handitu dute. Mahaiko egutegi gehiago hilaren 29an iritsiko dira.
2023ko udal egutegiaren lasai egoteko eskatu die Lezoko Udalak herritarrei. Izan ere, datorren astean ere banatuko dituzte, bai handiak (paretakoak) eta txikiak (mahaikoak).
Mahaikoak agortu direla jakinarazi du udalak, baina hilaren 29an (ostirala) gehiago iritsiko direla jakinarazi du.
Horiek udaletxeko erregistroan edo Kultura Aretoan eskura ditzakete lezoarrek.