[Galeria] "Olentzero gurekin nahi dugu" esan dute lezoarrek
Olentzero lapurtu eta erre dutelako, herritarrek euren ezinegona plazara eraman dute.
Abenduaren 28ko goizaldean ezezagunek udaletxearen parean zegoen Olentzero lapurtu eta erre zuten. Horri erantzuna eman zioten lezoarrek abenduaren 31ko goizean. “Olentzero gurekin nahi dugu” esan zuten plazan. Hala, herriko haurrek, etxean egindako mezu eta marrazkiekin Lezon bai Olentzero zein Mari Domingi oso maitatuak direla jakinarazi zuten. Herri ekimenez egindako ekintzan dozenaka izan ziren bildu ziren lezoarrak. Larunbat goizean bertan haurren San Silbestrea egin zen herrian.
Ondokoak larunbat goizeko hainbat irudi dira, Ainara Olarrak jasotakoak.
Udalaren gaitzespena
Lezoko Udalak gertakaria salatu zuen. Jesus Mari Martiarena alkatearen hitzetan, “bandalismo” ekintza izan zen Olentzero lapurtu eta erretzearena. “Ekintza hauek irmoki gaitzesten ditugu eta zentzuz eta errespetuz jokatzeko eskatzen dugu”.