Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak agortu egin dira
Hilaren 5ean (osteguna) taularatuko dute 'Urteak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna pailazo ezagunek, Bekoerrotan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/pirritx-eta-porrotx-agortuta.png)
Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizunarekin iritsiko dira Lezora Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak hilaren 5ean Lezora. Eguberrietako saio klasikoa da herrian. Bada, Lezoko Udalak jakinarazi du salmentan jarritako sarrera den-denak agortu egin direla.
Saioa urtarrilaren 5eko 12:00etan hasiko da, Bekoerrota kiroldegian.