Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Kultur proposamenek aterpe berri bat dute Donibanen

Urtea ixteko ate berri bat zabaldu du Bixi-Bixi Elkarteak: Kultur Aterpea inauguratu dute. «Herriari bizia emango dion» espazioa izango da, «elkarte, norbanako edo mugitu nahi duen edonorentzat».

Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/01/06

Kulturak arnasgune berri bat du Donibanen joan den abenduaren 30etik. Egun horretan inauguratu zuen Bixi-Bixi Elkarteak Kultur Aterpea izenez aurkezturiko espazioa, eta kulturzale aski nahiz ikusmirak bultzaturiko besterik ere hurbildu zen ordukoan Nicolasa jatetxearen eta Victor Hugo Etxearen arteko izkinan dagoen lokalera. Aretoa, zaharberritu badute ere, ez zaie arrotz izango sanjuandar koskorturikoenei, frankismoaren ondorengoko lehen gazte mugimendu eta kultur saiakerak ere bertan hauspotu baitziren. Bixi-Bixiko kide Garazi Alegria Goienetxea bizilagunek kontaturikoaz mintzatu da: «Herriko zaharrekin hitz eginda diote guztirako lokal bat izan zela: bilerak, entseguak, euskararen inguruko eztabaidak, parrandak… Gero, denborarekin, hori hil egin zen, baina garai batean hori guztia izan zen».

Izaera aski izan ditu aretoak. Azken erabilerak erretiratuen egoitza gisa eman zizkioten, eta ordutik «urte piloa» daramatza itxita, Alegriak azaldu duenez. Orain ateak berriro zabaltzea lortu dute, parrokiarekin akordio bat eginda [haiena baita espazioa]. Hura eraberritzearen truke utzi diote Bixi-Bixiri lokala lau urtez.

Kudeaketa elkartearen esku egongo bada ere, espazio irekia izan dadin da asmoa: «Topagune izango da bizilagun nahiz elkarte ezberdinentzat. Bixi-Bixik hartu du, baina intentzioa da herritar eta herri mugimendu guztientzat irekita egotea; bai elkarte, norbanako edo mugitu nahi duen edonork eduki dezan toki fisiko bat kultur ekimenak garatu eta dituen beharrak asetzeko».

Ate-zabalik

Badute, baina, sanjuandarrek kultur agertoki sonatua den bat: Juanba Berasategi. Kultur Aterpeak, ordea, erabilera anitzeko espazio handiak eskaini ezin duena izan nahi du, txikiagotik. «San Juanek dituen kultura beharrentzat erreferentzia puntu bizi bat izatea nahi dugu, baina Juanbak ez duen modu informalago edo txikiago batean». Funtzionamenduari buruz galdetuta, sanjuandarrak azaldu du Kultur Aterpea ez dela uneoro zabalik egongo, «ez du beti irekita dagoen taberna izaera bat izango», baizik eta ekintza konkretuetarako irekiko ditu ateak. Bixi-Bixik bertan lekukotuko du bere kultur agenda urteroko proposamenekin eta eskaintza berriekin, «baina beste elkarteek-edo erabili nahiko balute», egin du gonbita Alegriak, «eskaera egin besterik ez dute, eta hartarako irekiko litzaieke».

Horrez gain, nerabeei orain arte izan ez duten espazio bat ere eskaini nahi die Kultur Aterpeak. «Ez dute herrian non elkartu eta, gonbita heltzen badute, intentzioa da beraiei ere eskaintzea espazio hau, behar dutenerako». Sanjuandar gazteekin hitz egitea da Bixi-Bixiren asmoa, bertan gara litekeen edozein nahi edo asmo egotekotan, aukera hori eskura jartzeko. «Galdetu nahi diegu zer gustatuko litzaiekeen egitea, pelikulak jarri baldin bada, bada, pelikulak jarri. Euren interesei ere erantzun nahiko genieke, eta behar duten laguntza teknikoa eskaini ezer antolatu nahiko balute».

Urtea hasi besterik ez da egin, eta horrekin Kultur Aterpearen bidea ere abiatu da. «Herriari bizitza emango dion» aterki bat izatea nahi dute, «elkar-elikatuko gaituena».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.