Oiartzungo Feministen Asanbladak apostasiarako deia egin du, eta ari dira oiartzuarrak Eliza Katolikotik ateratzen. Erakundea «matxista, patriarkala eta LGTBIQ+foboa» dela iritzi diote.
Herritarren presioari esker, ohiko ordutegia berreskuratuko du Beraungo anbulatorioak hilaren 16tik aurrera. Urritik arratsaldez itxita izan da osasun zentroa, auzotarren haserrerako.
Urtea ixteko ate berri bat zabaldu du Bixi-Bixi Elkarteak: Kultur Aterpea inauguratu dute. «Herriari bizia emango dion» espazioa izango da, «elkarte, norbanako edo mugitu nahi duen edonorentzat».
Touringeko, Beti Onako eta Orereta Kafeko talde guztiak bueltatuko dira lehiara. Ereintzakoek atseden izango dute asteburu honetan.
Musikagintzan bide luzea egina duen arren, abenduan atera du lehen diskoa lezoarrak, ‘Itzultzeko garaia’. Grabazioan lagunez inguratu da sentimenduetatik sortutako letrei doinua jartzeko. Otsailaren 4an aurkeztuko du lana Lezon.
Oiartzungo kirol talde guztiak bueltatuko dira lehiara, Eguberritako atsedenaldiaren ondoren. Talde nagusiak, etxetik kanpo.
Urtarrilaren 12an, 19:00etan, Kolonbian hasi eta Amazonas ibaian zehar egindako bere bidaiaz arituko da Jon Unzueta, mendizale elkarteko bazkidea.
Eguberrietako etenaldiaren ondoren, lehiarako prest dira Lezoko kirol taldeak. Futboleko eta areto futboleko taldeak dira jokatuko dutenak.
Hernaniko ibilbide urdina egingo dute datorren asteko larunbatean, 9, 6 kilometroko ibilbidea izango da.