Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
IÑAKI LABAKA. ABESLARIA

[Elkarrizketa] "Sormena eta sentimenduak bizirik daude beti, adina edozein dela ere"

Musikagintzan bide luzea egina duen arren, abenduan atera du lehen diskoa lezoarrak, ‘Itzultzeko garaia’. Grabazioan lagunez inguratu da sentimenduetatik sortutako letrei doinua jartzeko. Otsailaren 4an aurkeztuko du lana Lezon.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/01/06

Lehen diskoa duzu, Itzultzeko garaia. Oso esanguratsua da izenburua.
Leku askotatik itzul gaitezke. Eta batzuetan joatea ere itzultzea izaten da. Itzultze hori bizi izan ditugun gauzak ixteko izan daiteke, edo irekitzeko. Itzultzearen ideia hainbat kantetan islatu dut. Itsasotik itzultzekoa Arraun abestian; lurrari herria itzultzekoa Hondar malkoak-en; eta maitasunari gramatika itzultzeaz ere aritu naiz. Itzultzeko garaia kantan, berriz, arazo psikologikoengatik erbesteratu zen emakume baten itzuleraz hitz egiten dut.

Lehen diskoa dut honakoa. Batzuetan barre egiten diot nire buruari. Izan ere, nahiz eta kantak berriak izan, urtero-urtero disko bat atera dudala esaten dut, kantuak beti egin eta disko batzuk egiteko adina abesti izan ditudalako.

Zer usain du diskoak, zer izaerakoa da?
Lantzen dudan estiloaz galderak egiten dizkidate, «zein da zure estiloa?». Kantak batzuetan modu batera egiten ditut, besteetan beste batera. Ez naiz sekula estiloen zalea izan. Beti nire burua esploratzen ibili naiz. Diskoarena ibilbide berria izan da niretzat, nahiz eta diskoan estiloren bat edo beste antzeman daitekeen. Nire sentimenduei forma ezberdinak eman dizkiet, besterik gabe. Ez nuen nahi ildo jakin bateko lana egin: barruak astindu nahi nituen, eta arriskatu. Emaitzarekin oso gustura gelditu naiz, bai musika aldetik, bai eta bidean izan ditudan lagun guztiengatik. Babes handia eman didate hasiera-hasieratik.

Babes berezia izan duzu diskoa kaleratzeko bidean, tartean, zure lankide eta enpresarena. Nolatan?
Kimua enpresan lan egiten dut. Enpresak kulturaren aldeko apustua ere egin du, eta laguntza izan dut. Badirudi beti erakundeek edo horrelakoek lagundu behar dituztela sortzaileak. Baina enpresek ere badute laguntzeko aukera. Hori izan da nire kasua. Kimuak eta lankideek zer edo zer egin behar nuela esaten zidaten, nik horretan sinistu, eta diskoa egin nuen.

Aipatu duzu letretan sentimenduak landu dituzula. Batzuk hurbilekoak dira, besteak urrunekoak, baita pertsonalak ere.
Kantu oso bereziak daude, nire ustez. Ilargi kanta, adibidez, oso gertukoa den pertsona batentzako da, zoritxarrez zuzenean esan ez nizkionak azaltzen direna. Garai batean bizitako errealitateak ere landu ditut, oso urrun diruditenak, baina atzokoak direnak.

Batzuetan sormenari adina jartzen zaio. Horrekin ere borrokan ibili naiz. Badirudi sormenaren kontua adin baterako dela bakarrik, hala iruditzen zait batzuetan. Ez da horrela. Sormena eta sentimenduak bizi-bizirik daude beti, adina edozein dela ere.

Letra gehienak zureak dira. Baina bi lezoarrenak ere badaude: Joxe Luix Agirretxerena, eta Aitor Sarasolarena.
Aitor Sarasola hasiera-hasieratik beti izan de nire ondoan, beti babesa eman dit. Askagintza kantaren letra egin du. Nigan izugarrizko pisua izan duen jendea badago, eta Sarasola da horietako bat. Kanta pandemiaren hasieran sortu zen, eta horrekin adierazi nahi dut herriek, pertsonek, bizirik izan behar dutela. Askagintzan egon direnei keinua da, baita gizarteari ere, alaitasunari oro har.

Aitor Sarasola bezala betidanik hor egon den beste horietako bat da Joxe Luix Agirretxe. Beti kontsideratu izan dut hura bezalako euskal eragileekin gure ondare kulturala eta historikoa salbuago daukagula, sekulako lana egiten du herriaren alde, eta nik barru-barrutik eskertzen dudan gauza da. Aitorren letrarekin Askagintzaz hitz egiten dut, eta Joxe Luixenarekin euskalgintzaz.

Diskoaren grabazioan musikari laguntzaile asko izan dituzu.
Kimua enpresako lankide dut Ivan Alzate, aldi berean Alos Quartet taldeko kide dena, eta hark bultzatu zidan diskoa grabatzera, hark jarri zuen aurreneko harria. Arkaitz Miner aspaldiko laguna dut eta izugarrizko poza dut hor dagoelako, musikalki eta pertsonalki sekulakoa delako. Alaitz Telletxeak ere parte hartu du, Joxemi Martisekin aritzen nintzen garaietan bezala. Maider arreba eta Itziar Etxarte ere izan dira, baita Iraide Ansorena edo Lezoko abesbatzakoak ere. Saiatu naiz disko osoaren edukietan Oarsoaldeko lagunetatik tiratzen. Adibidez, diskoaren azala Karmele Mendi Urruzuno argazkilariarena da, Jaizkibelgo paraje batena; maketazioa Ekhine Legorburuk egin du. Nire ibilbide osoan ondoan izan direnetako askok parte hartu dute diskoan era batera edo bestera.

Bitxikeri bat ere baduzu, ezta?
Estudiora grabatzera joan nintzenean, hangoak esan zidan ea gitarra hobe bat lortzerik nuen. Hark Gurutz Bikuña ezagutzen zuen, Benito Lertxundiren gitarrista. Bikuñak bi gitarra utzi zizkigun, eta horietako bat Lertxundik berak erabilitakoa izan zen. Ez nuen sinisten… Elementu asko elkartu dira, emozio asko. Erditze ondoko fasean nago orain, diskoa atera berri delako. Jendeak orain entzungo ditu abestiak diskoan, baina urteak daramatzat honekin bueltaka.

Zuzenekoetan taldearekin ariko al zara?
Bai, jada entseguekin hasi naiz Mendillorriko kantautore Mikel Uharrizekin. Lezoko aurkezpena otsailaren 4an egingo dut, 19:00etan, Gezala Auditoriumean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.