Lehengo lepotik burua hasi du urtea nesken taldeak: irabazten
Oiartzungo emakumeen talde nagusia Gasteizen nagusi izan da. Garaipenak hirugarren postura eraman ditu. Mutilen taldea, kaskar.
Jokatu diren azken 27 puntuetako 24 lortu dituzte. Erraz esaten da, baina zaila da egiten. Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen taldea lortzen ari den balentria da hori.
Pasa den larunbatean azkeneko sailkatuaren zelaian jokatu zuten oiartzuarrek, Gasteizen. Aurrerak erakutsi zuen zergatik dagoen sailkapenaren zuloan, baina oiartzuarrei ez zaie meriturik kendu behar, asmatu egin behar delako: partida osoan izan ziren jokoaren lemaren jabe.
Aurkariaren ate aurrean aukera ugari sortu zituzten oiartzuarrek, eta lehenengo zatian horietako bi eraman zituzten sareetara. Bigarren zatian ere ildo beretik joan zen partida, eta partidako hirugarren gola lortu zuten, emaitza biribilduz. Lizasok bi gol sartu zituen, eta beste bat bere atean sartu zuten gasteiztarrek.
Datorren asteburuan boladarekin jarraitu nahiko dute, hamargarren partida galdu gabe egoteko. Eibarren bisita jasoko dute Ugaldetxoan. Oiartzuarrak hirugarren dira sailkapenean, Añorga aurreratuta, eta datorren arerioa da orain laugarren.
Mutilak, pattal
Urte berriaren ajea pairatu zutenak mutilak izan ziren. Zumarragan jokatu zuten, Urolaren etxean, eta ez ziren fin ibili. Ez zuten aukerarik sortu, eta aurkariak hobe izan ziren.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Gasteizko Aurrera — Oiartzun: 0-3.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Urola — Oiartzun: 2-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — Hauskaitz: 3-1.
Gizonen Gorengo Maila
- Euskalduna — Oiartzun B: 2-1.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun C — Antiguoko B: 3-3.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Alaves B — Oiartzun: 2-1.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun B — Arrupe Chaminade: 0-3.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun C — Hondarribia B: 1-6.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Egintza — Oiartzun KE: 5-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Aldapeta Maria IK — Miren Taberna OKE: 1-6.
Oiartzun Kirol Elkartearen egunerokoa jarraitzeko, jarraitu beraien Facebook, Twitter edota Instagram kontuak.