Tripontzian jokatzeko azken aukera, aste honetan
Gure Eskuk antolatutako sariketaren zozketa datorren astelehenean izango da. Erosteko azkeneko aukera igandean izango da.
Gure Eskuk hamar urte beteko ditu datorren ekainaren 8an. Adierazi dutenez, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamika “etorkizunera begira” jarri nahi dute, indartzeko.
“Itsasargia izeneko eztabaida herritarra abian dugu, Nazioarteko Konferentzia bat antolatzen ari gara, eta uztailan, Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatuz, gure aldarriak lau haizetara zabalduko ditugu”, adierazi dute.
Horri guztiari “bultzada” bat emateko, aurreko urteetan bezala, Tripontzia antolatu dute. 30.000 euro jasoko ditu zenbaki irabazleak eta serieak. Bigarren saria zenbaki bereko gainerako zazpi serie irabazleetako bakoitzarentzat izango da, 2.000na euro.
Hirugarren saria, berriz, bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzarentzat mila euro izango dira.
Tripontziaren boletoak erostearekin batera, Gure Eskuk herritarrak animatu ditu Itsasargia prozesuan parte har dezaten. Horretarako web orri bat jarri du martxan.
Salmenta tokiak
Tripontziko txartelak online erosteko aukeraz gain, Oiartzunen bertan eros litezke. Honako tokietan eros daiteke:
- Hilaren 13ra arte (ostirala): Miren, Kastro, Tolaita, Xabale, Urrats, Iturriotzko Martin harategia, Marisol janari denda…
- Hilaren 15ean (igandea): Plazan jarriko duten mahaian, 12:30etik 14:30era.
- Bestelako moduak: 665726466 telefono zenbakira deituta (Jexux), edo e-posta bidez.