Gazteentzako batzarra antolatu du EH Bilduk
Datorren igandean izango da gazte batzarra. Bi tailer eman dituzte aukeran: euskalgintza kulturgintza, alde batetik, eta feminismoa eta aniztasuna, bestetik.
![eh bildu oiartzun gazte batzarra](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/eh-bildu-oiartzun.jpg)
Oiartzungo EH Bilduk gazte batzarra antolatu du datorren iganderako, hilak 15. Herriko gazteei dei egin diete beraientzako batzar horretan parte har dezaten.
Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gelan elkartuko dira, 17:30etik 19:30era. Saio horretan bi tailer egongo dira aukeran. Alde batetik, euskalgintza eta kulturgintza. Bestetik, feminismoa eta aniztasuna.
Hauteskundeetako programa osatzen joateko saioa izango da igandekoa.