Bueltan dira adinekoen dantzaldiak
Garai bateko ohiturak berreskuratzeko asmoz, Igandeak Dantzan saioak antolatu dituzte udalak eta herriko erretiratuen elkarteek. Hilaren 22an egingo dute lehena.
Garai bateko ohiturak berreskuratzeko asmoz, Igandeak Dantzan saioak antolatu dituzte. Urtarriletik maiatzera bitarte hainbat dantzaldi egingo dituzte Galtzarabordako kiroldegian. Tsunami Duo bikotea izango dute alboan adinekoek, saioak musikatuko dituzte, zuzeneko emanaldiekin.
Proiektu honetarako udaleko departamentu ezberdinen eta erretiratuen klubek parte hartu dute.
Hileko laugarren igandetan jarriko dituzte hitzorduak, eta lehena hilaren 22an egingo dutee. 18:00etan jarri dute hitzordua.
Bertaratzeko interesa dutenek aldez aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dituzte (sarrera doakoa izango da), Lekuona Fabrikan (ekitaldiaren aurreko astelehenetik aurrera) edota lotura honetan.
Eñaut Gracia eta Maite Gartziarekin batera izan dira gaur saioetan parte hartuko duten zenbait herritar. Haien arabera, herriko adineko asko “gogotsu” dira saiotarako, “garai bateko ohitura berreskuratzen delako”. Arrakasta izanez gero, programa luzatzeko aukera dagoela gaineratu dute.