Hitanoaren ikasgelan sartzeko izena eman daiteke gaurtik
Urtarrilaren 26tik martxoaren 2ra bitarte izango dira datorren saioak, ostegunetan. Izena emateko formulario bat bete behar da, hilaren 22a aurretik.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak hika ikastaro praktikoa antolatu dute negu honetarako. Hitanoa hitz egiten hasteko, ohitzeko edo hobetzeko asmoz antolatu dute ikastaroa.
Urtarrilaren 26tik martxoaren 2ra bitartean egingo dituzte ikastaroko saioak, ostegunetan. Sei saio izango dira guztira, kiroldegiko bilera gelan. Ordu eta erdi iraungo du bakoitzak; 18:00etan hasi eta 19:30ean bukatuko da.
Izena eman nahi dutenek aste eta erdiko epea izango dute, urtarrilaren 12tik 22ra. Horretarako, formulario hau bete behar da. Zalantzarik izatekotan Ttur ttur Euskaltzaleon Bilgunera idatzi behar da, edo 943 26 01 82 telefono zenbakira deitu. Ikastaroa debalde izango dela iragarri dute.