Irakurketa errazeko bigarren saioa, hilaren 20an
Bigarren honetan Ander Eizagirreren 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua irakurriko dute. Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikin berriak jasoko du saioa.
Lau Haizetara elkarteak jakinarazi du datorren hilaren 20ean (ostirala da) egingo dutela irakurketa errazeko bigarren saioa. Bigarren hau Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikin berrian egingo dutela aurreratu dute.
Elkartearen arabera, “euskaraz garatu nahi duen pertsona orori” bideratutako saioa izango da. Bigarren honetan Ander Eizagirreren Txernobil txiki bat etxe bakoitzean liburua irakurriko dute, taldean. Iker Gomezek egingo ditu gidari lanak.
18:00etan jarri dute hitzordua. Izena emateko interesa dutenek helbide honetara idatzi edo 688 76 53 98 telefono zenbakira deitu beharko dute.