Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Xabaleko iturriaren lehortzeak oiartzuarren sormen jarioa bizitu du

Barrutik ustelduta zegoen platanoa moztuta, iturriaren gainean erori eta apurtu egin du Xabaleko iturria. Udalak irtenbidea eman dio.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/01/12
xabaleko iturria

Haurrak Xabaleko iturrian, 2002an. 21 urte geroagoko hondamendiaren arrastorik ez zuten artean [Arg.: Allende Arnaiz].

Langile orok egiten ditu akatsak bere lantokian. Akats horiek gertatzen direnean, normalean, ez dago kamerarik. Astearte arratsean, Xabalen, bai. Barrutik ustelduta zegoen platano bat mozten ari ziren bi langile, eta zuhaitza ez zen nahi zuten tokira erori.

Noizbait oiartzuar guztiek edan duten iturriaren gainean erori zen. Zuhaitza, beraz, ez zen erditik moztu zuten gauza bakarra izan: Xabaleko iturriaren jarioa eten zen, segundo milaren batean. Oiartzunek bere Watergate partikularra du.

Norbaitek bideoan jaso, eta bolbora bezala biral egin da; Whatsappek ez du arazo teknikorik izan hasiera batean ezustekorik izango ez zuela zirudien eszena barreiatzeko. 33 segundo besterik ez dira, Alfred Hitchcock zenak sinatuko lituzkeenak.

Gertaerari koplak ere atera dizkiote, eta ez da esateko modu bat. Iturengo arotza-ren doinuan, plazan lanean aritu ziren Erramun eta Joakin iturriko arotzak rotaflexarekin armatutako heroien balentriaren ondorioei kantatu die bertsolariren batek:

Xabaleko iturrian
iturri gaixua
Horrela bukatu behar
hau pasadizua!
Ur-emaile izan zera
bizitza osuan
ikusi nahi nizuke
berriro jasua!

Ez da bakarra izan:

Beste behin zuhaitzekin
ekintza okerra
Orain udalak dauka
bi ekintzen berra
Iturria uztea
lehen bezain ederra
Eta burusoil horri
kentzea motozerra

Eta orain, zer?

Xabaleko iturriya-ri eskela moduko bat egitera ausartu da baten bat, iturriaren eraikitze urtea Jesus izeneko bat jaio baino 217 urte lehenago. Ez dirudi iturri —historiografikoa, kasu honetan— oso fidagarria denik.

xabaleko iturria

Killirikupen ikusiko ez den eskela.

Goian bego idatzi dio eskela horretan, eta gora uste baino lehenago iritsiko da. Oiartzungo Udaleko Hirigintza Sailarekin harremanetan jarrita, esan dute gaur goizean bertan —osteguna, hilak 12— konponduko dutela ezbeharra.

Hartara, bertsolariak Xabaleko hidratazio-puntua jasua ikusteko desioa beteko du. Urtarril ospel honek sortzen duen umore-egarria asebete du iturriaren heriotzak. Istorioari ukitu biblikoa emateko, egun hauetan gehien gurtu den Xabaleko iturria bera ere hirugarren egunean berpiztuko da.

Ahaztu baino lehen: beste platano bat landatuko du udalak, itzala emateko funtzioarekin. Horrek bai ez duela bere lanean hutsik egingo. Hori bai, iturria zutik ikusteko baino zertxobait gehiago itxaron beharko da, ez da mirarik egongo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.