ETS taldeaz gozatzeko aukera bikoitza martxoan
Martxoaren 25 eta 26an igoko dira Lekuonako oholtzara. 'Guretzat' diskoa aurkeztuko du talde ezagunak.
En Tol Sarmiento taldeak bi kontzertu eskainiko ditu herrian, martxoaren 25 eta 26an hain zuzen. Bi saioak 18:00etan izango dira, eta Lekuona Fabrikak jasoko ditu. Guretzat diskoa aurkeztuko du talde ezagunak.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, lotura honetan edo Lekuonan bertan, 10 euroan. Kultura txartela dutenek %20ko deskontua izango dutela aurreratu dute.
