Oiartzungo Klima eta Energia Plana sortuko du udalak
Prozesua abiarazteko, partaidetza saio bat egingo dute urtarrilaren 18an. 2013a ez geroztik hartu ditu neurriak udalak trantsizio energetikoa sustatzeko.
2013az geroztik dabiltza Oiartzungo Udalean trantsizio energetikoa egi bihurtzeko lanean. Urte guzti hauetan zehar, artean, eremu publikoan energia kontsumoa aurrezteko neurriak hartu dituzte, instalakuntza fotovoltaikoak egin dituzte, edo jokaera arduratsuaz sentsibilizatzeko kanpainak egin ditu udalak.
Orain, bada, udalak Oiartzungo Klima eta Energia Plana aurkeztuko du, eta idazteko prozesuan hainbat partaidetza-saio antolatuko ditu. Lehen saioa urtarrilaren 18an, asteazkenean, izango da, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Asmoa “klima babesteko eta energia-eredu arduratsuago baten aldeko” pausoak ematea da. Hala, lehen bilera horretan nondik norakoak eta klima aldaketaren aurrean, Oiartzunek bizi dituen arrisku eta erronken inguruan hausnartuko dute.