Ander Aramendik irabazi du Euskadiko Kross Txapelketa

17 urteko sanjuandarra nagusi izan da sub18 kategorian. Podiuma Iker Ibarguren irundarrak eta Mikel Aramendik osatu dute, hurrenez hurren.

Atzo lehiaturiko Mitxintxolako igoeran Aramendi anai sanjuandarren arrastorik ez egon izanak zer pentsatua eman dezake, kontuan hartuta bikietako batek, Anderrek, errekorra hautsi zuela iaz. Kontua da, beste kirol hitzordu bat zutela Ander eta Mikel Aramendik atzo: Euskadiko Kross Txapelketa.
 
Xanju Kirol Taldearen izena gorenean ipini zuten beste behin ere 17 urteko gazteek, atzo Ortuellan (Bizkaia) neguko atletismo modalitateko sub18 kategorian garaile izan zelarik Ander Aramendi. Helmuga inguruan borroka estuan izan zuen Iker Ibarguren irundarra, Bidasoa Atletiko taldekoa, eta podiuma osatu zuen, segundo gutxira, Mikel Aramendik.
 
Banakako lanetan ez ezik, taldekako sailkapenean ere izan ziren lehen postuetan Oarso-Bidasoko ordezkariak Euskadiko Kross Txapelketan. Xanju Kirol Kluba bigarren sailkatua izan zen, eta Bidasoa Atletiko Taldea hirugarrena. Talde arrosaren ordezkari gehiago izan ziren atzoko norgehiagokan, Aramendi anaiez gain: Lander Etxabe sanjuandarra eta Ioritz Intxaurrandieta lezoarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.