Iñigo Legorburu, bigarren Mungiako San Antxontxu bertso-paper lehiaketan
Podiuma zapaltzea lortu du beste behin errenteriarrak, '(H)ilbetez' izeneko lanarekin oraingo honetan. Lagun baten suizidioa izan du hizpide bertso sorta egiteko.
Iñigo Legorburuk beste sari bat poltsikoratu du. Mungiako (Bizkaia) XXIV. San Antontxu bertso-paper lehiaketako podiuma zapaldu du beste behin, bigarren saria eskuratu zuen atzoko saioan. (H)ilbetez izeneko lanarekin eraman du saria. Lagun baten suizidioa izan du hizpide errenteriarrak hamar bertsoz osatutako sorta hau egiteko. Igor Elortzaren Gure lurrean hedatua da doinuan kantatuak izateko ondu ditu.
Lehen saria Urko Egaña azpeitiarrak eskuratu du, Alde bakarreko begiradaz lanarekin, eta hirugarren aldiz, Mikel Arrillaga eibartarra sailkatu da, Amodio istorio bat sortarekin.
Legorburuk, 2009tik, ez du hutsik egin Mungiako lehiaketan. Lau bider irabazi du lehiaketa hau, beste hainbat bigarren eta hirugarren posturekin batera. 200 euro eta oroigarri bat eraman du etxera aurten.