Olazar erreka, denen bistara

Olazar errekan herrigunean duen bidea estalpetik atera, eta denen bistara da orain. Uholdeak saihesteko egin dituzte lanak.

Bukatu dituzte Olazar errekaren herriguneko ibilbidearen zati bat berregituratzeko lanak. Gutxi arte estalita izan da erreka Eugenio Otxoa kalearen ingurutik, eta behin lanak eginda, denen bistara da. Hortaz, estalita zegoen hura azalera atera, horren sekzioa handitu (ur gehiagorentzat tokia du orain) eta ibilgua naturalizatu dute. Horrela, besteak beste, uholdeak ekiditeko neurriak izan dira hartu direnak, inguruetako garajeetan izaten ziren filtrazioak saihestuz, Lezoko Udalak jakinarazi duenez.

Ingurua naturalizatzeko erreka bazterreko zuhaitzak landatu dituzte, besteak beste elorri zuri eta beltzak, zuhandorrak, intsiusak eta basaerramua. Horiek higadura saihesteko baliagarri dira, eta paisaian ere eragin baikorra izango dute. Gainera, lurra babesteko eta ez higatzeko sarea jarri dute.

Obrak behar baino gehixeago luzatu direla adierazi du udalak, eta horregatik barkamena eskatu die inguruko bizilagunei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.