Lonjako eraikin nagusian jatetxe bat sortzeko lehiaketa zabalik da

San Pedroko lonjako eraikin nagusian ostalaritza establezimendu bat gaitu eta ustiatzeko lehiaketa abiarazi du Pasaiako Portu Agintaritzak.

Bi solairu izango ditu ostalaritza establezimenduak.

Pasaiako Portu Agintaritzak San Pedroko arrantza lonjaren eraikin nagusian ostalaritza establezimendu bat gaitu eta ustiatzeko lehiaketa ireki du. Bi solairuko lokala da, eta 20 urterako emango dute ustiaketarako lizentzia.

Zehazki, beheko solairuan 235 metro koadro eta goiko solairuan 250 dituen lokala da. Bertan kafetegi eta jatetxe bat gaitu eta ustiatzeko lehiaketan parte har daiteke jada. Aurkeztutako eskaintzen artean, honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste:

  • Proposatutako negozio eredua, garrantzia berezia emanez alderdi hauei: lehengaiaren jatorria edo ordutegiak erabiltzaileen beharretara egokitzea.
  • Azpiegituran egingo den inbertsioa.
  • Erantzukizun Sozial Korporatiboa, zuzeneko lanpostuak sortzea eta/edo dibertsitate funtzionala edo baztertzeko arriskua duten langileak kontratatzea baloratuz.
  • Ostalaritzako esperientzia.
  • Altzarietan inbertitzea.
  • Espazioak eta barne-diseinua proposatzea

Eskakizunak aurkezteko epea martxoaren 14ko 14:00etan bukatuko da. Eskaintzak Sektore Publikoko Lizitazio Elektronikoko Zerbitzuen Plataformaren bidez aurkeztu ahal izango dira, eta hor ere eskuragarri egongo dira pleguak eta dokumentazio osagarria, libreki, zuzenean eta doan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.