Markagailua iraulita, mutilen taldea nagusi Karla Lekuonan
OKEko gizonen taldeak Zumaiako gainditu du etxean. Nesken taldearen bolada eten egin du Eibarrek, bederatzi jardunaldi porrota ezagutu gabe egon ondoren.
Asteburu gazi-gozoa izan da Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusientzat. Mutilena, bale; neskena, kale. Gizonen taldeak Zumaiakoren bisita jaso zuen igande eguerdian.
Partida modu erosoan hasi zen, jokoaren gidaritza hartuta. Zumaiarren areara iritsi ziren, baina aukera argirik sortu gabe. Hala ere, atsedenaldira iritsi baino lehen, kornerreko jokaldi batean, kontrako gola jaso zuten oiartzuarrek.
Atsedenaldiaren bueltan, etxekoak markagailua iraultzearekin sinistuta atera ziren, eta aukerak sortzen hasi. Erritmo handia jarrita, bi gol lortu zituzten, garaipena lortuta. Laugarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek.
Nesken kasuan, bederatzi jardunaldi zeramatzaten porrotik jaso gabe. Bolada moztu zion Eibarrek, Ugaldetxon, lau gol sartuta. Hala ere, etxeko jokalari eta zaletuek hiru golekin protesta egin zuten.
Hala ere, ez zen oiartzuarren partidarik onena izan. Ez zuten aurreko partidetan erakutsitako nagusitasunaren arrastorik eman. Tolosaren kontra saiatuko dira garaipenaren bidea berriro aurkitzen.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun – Eibar: 2-4.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun – Zumaia: 2-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Eibar C – Oiartzun B: 1-1.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun – Allerru: 3-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Santo Tomas – Oiartzun: 1-0.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Oiartzun – Santutxu B: 2-2.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Allerru – Oiartzun: 0-2.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Gure Txokoa – Oiartzun: 2-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun – Mondrate: 8-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Bikoin Legorreta – Miren Taberna: 7-5.