Podemos Euskadik Gipuzkoako Lurralde Topaketa egin du herrian
Topaketak "militantziari eta alderdiko karguei buruzko eztabaida gune bat irekitzeko" balio izan zuela diote taldekoek. Gizarte kolektiboek egindako proposamenak aztertu zituzten, horiek 2023ko udal eta foru hauteskundeetako programetan sartu ahal izateko.
Joan den ostiralean (hilak 13) Podemos Euskadik Gipuzkoako Lurralde Topaketa egin zuen Errenteria-Oreretako Merkatuzarren. Taldekoen arabera, topaketa horrek “militantziari eta alderdiko karguei buruzko eztabaida gune bat irekitzeko” balio izan zuen. Gizarte kolektiboek egindako proposamenak aztertu zituzten, horiek 2023ko udal eta foru hauteskundeetako programetan sartu ahal izateko.
Beste kide askoren artean, Maite Gartzia herriko zinegotzia izan zen. 60 lagunetik gora bildu ziren ostiralekoan. Saioaren ondoren luncha egin zuten bertaratutakoek.