Urteko lehen ipuin kontaketa egingo dute ostiralean
Lur Korta arituko da kontu kontari. 2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona bibliotekan.
Bibliotekan izango da ipuin kontaketa saioa. Datorren ostiralean, hilak 20, urteko lehenengo ipuin kontaketa saioa egingo dute. Lur Korta arituko da kontu kontari.
2 eta 3 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da. Adin tartea errespetatzeko eskatu dute. Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, 17:30ean hasita.
Heldu bakar batek lagundu ahal izango du haur bakoitza.
