Oarsoaldeko turismo sektoreko enpresentzat formakuntza saioa
Hurrengo asteko ostegunean Google My Business tresnaren inguruko saioa emango dute Mamut eraikinean.
Oarsoaldea Garapen Agentziak, Gipuzkoako Turismoaren Hub-aren eskutik hainbat prestakuntza saio antolatu dituzte Oarsoaldeko turismo sektoreko enpresei zuzenduta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismoaren Hub-a lurraldeko sektoreko enpresen arteko konexio zentroa da, eta helburutzat ditu berrikuntza eta gaikuntza sustatzea.
Lehen saioa Google My Business tresnari buruzkoa izango da, horren bidez enpresek interneten duten presentzia kudeatu ahal izango dute. Saioa urtarrilaren 26ean egingo dute 10:00etan Mamut eraikineko bigarren solairuan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute www.oarsoaldea.eus webgunean.