2023/1/17

ihoteak 2022 iturriotz

Ihoteetarako motorrak berotzen hasi dira

Oiartzungo neguko festa prestatzen hasi dira hainbat auzotan. Iturriotz, Ugaldetxo eta Karrikakoek jarri dituzte hitzorduak.

plaka fotoboltaikoak oiartzun

Ikasleek energiaren diagnosia egingo dute Agenda 2030en barruan

'Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea' gaia lantzen ari dira. Urtarriletik martxora energiaren testuingurua ezagutzeko saio teorikoak egingo dituzte.

ogiak hizketan baleki

'Ogiak hizketan baleki' antzezlana, datorren igandean

Josefa de Mujika da antzezlaneko protagonista. 1835an, gerran, exekutatu zuten Gasteizko okinaren alargunaren istorioa taularatzen du.

indoor.errenteria

Errenteriako Indoor Triatloian izena emateko epea irekita dago

Urtarrilaren 28an egingo dute proba, 15:00etatik aurrera, eta bakarka zein taldeka egin daiteke.

Donibaneko sarreran herrigune berri bat sortzeko proposamena

Termika zaharraren lurrean biltegi berri bat eraikiko du portuko enpresa batek. EH Bilduk eskatu du teilatua "ibiltzeko modukoa" izatea.

Oarsoaldeko turismo sektoreko enpresentzat formakuntza saioa

Hurrengo asteko ostegunean Google My Business tresnaren inguruko saioa emango dute Mamut eraikinean.

oiarpe

Oiarperen asteburuko emaitzak (2023-01-17)

21 partida jokatu dituzte oiartzuarrek, eta asteburuko balantzea positiboa izan da. Norgehiagoken bi herenetan nagusitu dira.

haurtzaro frontoia

Haurtzaro Ikastolako frontoiko xaflak altxatu ditu haizeak

Haize-boladen ondorioz, pilotalekuko sabai-leihoan. Ikastolako pilotalekua itxita dago, eta HH4ko atea ezin izango da erabili.

Gehiago