Gainak zuritu ditu elurrak
Urteko lehenengo elurteak, gehiegizkoa, Oiartzungo hainbat gain estali ditu. Biharko lehen orduetan elur-maila 500 metrotan egongo da.
Ez du elur askorik bota, baina bai Oiartzungo gainak zuritzeko eta mantentzeko moduan. Auto gainetan eta kaleetan ere mamitu da elur pixka bat.
Datozen egunetan ildo beretik joko du. Biharko lehenengo orduetan, esaterako, elur-maila 500 metrora igoko da (gaur 400 metrotan egon da), eta egunetik pixkanaka gorago joango da. Ostiralean 800-1000 metroraino igoko da. Prezipitazioak izango dira gaur eta bihar, eta ostiral arratsaldean desagertzen joango direla iragarri dute meteorologoen aurreikuspenek.
Hala ere, elurraren mehatxua pixka bat urrundu arren, tenperaturek ez dute behera egingo. Etzi zero graduraino jaits daiteke merkurioa, eta larunbata eta igandean ere gutxieneko tenperatura ozta-ozta izango da positiboa, eta ezdu 7 graduen langa gaindituko.