Hilaren 27an, bertso afaria Sagar-Zulon

Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia arduratuko dira bertsoak jartzeaz. Musika animazioa ere izango da.

Aitor Mendiluze.

Hilaren 27rako (ostirala) bertso afaria antolatu du Sagar-Zulo jatetxeak. Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia izango dira bertsoak jarriko dituztenak, eta musika giroa, berriz, Gari eta Larrañaga trikitilarien esku geldituko da. Afari goxoa, nola ez, Sagar-Zulokoen esku.

Tokia hartzeko jatetxera deitu behar dute interesdunek, deia eginda egin behar da erreserba. Honakoa da telefono zenbakia: 943 52 35 41.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.