Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Touring K.E.k mendaurrenaren aurkezpen ekitaldia egingo du 27an

Errenteria-Orereta
JaiakKirola

Bertsoak, elkarrizketak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango dituzte ostiralean Lekuonan.

Ana Berridi, Aizpea Otaegi eta Asier Yerobi, gaur, Lekuonan egindako agerraldian.
2023/01/18
June Romatet Ibarguren

Gaur agerraldia egin dute Touring Kirol Elkarteko kideek datorren asteko ostiralean egingo duten aurkezpen ekitaldiaren berri emateko. 2023an kirol elkarteak 100 urte beteko ditu eta horren arira ospakizunari hasiera emango diote hilaren 27an, 19:30etan Lekuonan.

Touring K.E.ko lehendakariak, Asier Yerobik, esan du urte osoko egitaraua antolatu dutela, baina horri hasiera emateko egun handia 27a izango dela: “Hurrengo ostiraleko aurkezpenean bertsoak, elkarrizketak, bideoak, Aitor Zorzanoren eskutik musika zuzenean, Ereintza dantza taldeak dantza saioa eta beste hainbat sorpresa izango dira”. Duela sei hilabete mendaurreneko logo berria aurkeztu zuten, baina ekitaldian beste hainbat aurkezpen txiki egingo dituzte: Touringen historia biltzen duen liburua argitaratuko dute, Txema Arenzanak gidatutako erredakzio talde batek eginikoa; eta bestalde, klubaren ospakizunerako eginiko ereserki berria ere entzungo da. Abestia sortzen kide asko aritu dira, Aitor Mitxelenak, Errenteriako Musika Bandaren zuzendariak, konposatu du musika, Iñigo Legorburuk sortu ditu hitzak eta Errenteriako Musika Bandak, Andra Mari Abesbatzarekin batera, grabatu dute.

Urtarrilaren 27ko aurkezpena ikusi ahal izateko gobidapena beharko da, horiek sarrerak.errenteria.eus webgunean edota Lekuona Fabrikako harreran eskuratu ahal izango dira hilaren 23tik aurrera. Aurkezpen ekitaldiaz gain beste hainbat ekimen prestatu dituztela azpimarratu du lehendakariak, nahiz eta gauza batzuk egutegian aldaketak izan ditzaketen.

Horrez gain, Aizpea Otaegik aipatu du Touring taldea kirol elkartea izateaz gain, herriko ikur ere badela, eta ahalegin bat egiten ari direla mendaurrenaz herri guztiak gozatu ahal izateko.

 

Urteko beste ekitaldiak

Bi urtez lanean aritu eta gero urteko egitaraua antolatu dute eta Ana Berridik, kirol elkarteko zuzendaritzako kideak esan du gauza batzuk esan badituzte ere, beste batzuk urtean zehar argitaratzen joango direla. Hilabetero ekimen bat antolatu dute, herritar guztientzat eta edozein adin tartekoentzat. Urtarrila amaierako aurkezpenaren ondoren, otsailak 17an Xenpelar Etxean Iñaki Erkiziak antolatutako elkartearen ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa jarriko dute. Hurrengo hilabetean, azken urteetan Touring K.E. elkartean aritutako emakumeei omenaldia egiteko ekitaldia egingo dute, eta apirilean, alebin txapelketa prestatu dute.

Maiatzaren 27an, elkarteko jokalari ohien futbol partida egingo dute eta gero bazkaria. Hilabete beranduago, ekainaren 24ean, Herriko Plazan ospakizun ekitaldia egingo dute herriko eragile ezberdinen laguntzaz. Uztailean, madalenetan haurrentzako jokoak prestatu dituzte; abuztuan, Errenteria Hiria Futbol Txapelketa egingo dute; irailean, Atlantikaldiarekin elkarlanean “Touring pintxo bereziaren” txapelketa antolatu dute. Urtea amaitzeko, urrian, Zuhaitz Gurrutxagaren “Futbolistol” monologoa; azaroan, taldeen aurkezpena eta abenduan azkenik, laburpen eta amaiera ekitaldia egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.