Altzibar eta Arraguako 'kuestaziyo'-etan izena eman daiteke
Ihoteetarako deialdiak zabaltzen ari dira. Kuestazioetan parte hartzeko otsailaren 5a baino lehen eman behar da izena.
Aleka-aleka ihoteetako egun nagusiko ekitaldien antolatzaileak ari dira beraien asmoen berri ematen.
Kuestazioak auzo guztietan egingo dituzte, eta aurretik Karrika, Iturriotz eta Ugaldetxoko taldeek egin zuten bezala, orain Altzibar eta Arraguakoen txanda izan da.
Otsailaren 11ko egun handirako deialdiak honakoak dira:
Altzibar
- E-posta bidez eman beharko da izena, otsailaren 5a baino lehen. Hamaiketakora, bazkaltzera edo bitara joan beharko den zehaztu beharko da.
Arragua
- Bazkaltzera joango direnek, e-posta bidez idatzi beharko dute, otsailaren 5a baino lehen. Otsailaren 11n Aldeguna elkartean geratuko dira, 10:00etan.