PSE-EEk agintaldiaren balorazioa egin du, aldizkariarekin
Joxean Sanchez sozialisten eledunak baikor baloratu du agintaldian egindakoa. Aldizkariaren 2.600 ale banatuko dituzte.
Lezoko PSE-EEren taldeak agintaldiaren balorazioa egiteko aldizkaria egin du. 2.600 ale banatuko dituzte herritarren artean, gaztelaniazko eta euskarazko testuekin eginak. Bertan, udalgintzan sozialisten ekarpenaren berri ematen da, gobernu taldeko partaide izan baita alderdia Trantsizio Ekologiko eta Ingurumen, eta Komertzio, Garapen Ekonomiko eta Berrikuntza ardurekin.
Joxean Sanchez udaleko sozialisten eledunak adierazi du agintaldian egindako lana “baikor” baloratzen duela: “Nahiz eta COVID-19aren eragina izan, eta Ukrainako gerraren zalantza ekonomikoak izan, PSE-EEren ezkerreko DNA duten egitasmo asko egin dira, edo horiek egiteko oinarriak jarri dira. Horiek lezoarren bizi kalitatea hobetu dute”.
Aldizkarian beste hainbat gai landu dituzte Lezoko PSE-EEko kideek. Agerkaria eskuratzeko, klik egin esteka honetan (PDF artxiboa jaitsiko da).