OTXEko gazteek zeresana eman dute Gipuzkoako Txapelketan
Junior mailako taldekako abiadura proban hirugarren postua lortu zuten, eta lehenengoa kadeteen Madison proban.
Joan den ostiralean, urtarrilaren 13an, OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza Kirol Klubeko kirolariak Gipuzkoako junior eta kadete mailako txapelketetan aritu ziren.
Taldekako abiadura proban, Eneko Gomez (Errenteria-Orereta), Mikel Osa (Errenteria-Orereta) eta Eneko Oliveirak (Astigarraga) osatutako hirukote juniorrak hirugarren postua lortu zuen. Madison txapelketan, bestela, Peio Munduate (Errenteria-Orereta) eta Aimar Fernandez de Gorostizak (Oiartzun) osatutako bikote kadeteak txapela bereganatu zuen, Gipuzkoako Txapelketa irabazita.
Gainontzekoan, Kadete Mailan Elur Egañak (Pasaia) , Kiko Sanzek (Errenteria-Orereta), eta Manex Olaizek (Oiartzun) ere parte hartu zuten.
Azaroaz geroztik, pistako hamar jardunalditan parte hartu dute gazteek, neguko sasoiko mendiko lasterketak prestatzeko. Haientzat arrotza den modalitatea izanda ere, aparteko erronketara moldatzen dakitela erakutsi dute Oarsoaldeko gazteek.