
Liburutegiko 588 liburu hautatu dituzte zoriz, eta ikerketa egin dute, aurreiritzi sexista kopurua aztertzeko.

Amezti Basoak Bizirik Jaizkibel taldeak erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu datorren asterako.

Olatzarren 120 dira, Altzaten 88, eta Aralar kalean 52. Babespeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko baldintzen berri apirilean emango du udalak.

Fato Cultural Daniel Castelaok eta udalak ekitaldiak antolatu dituzte hilaren 26tik 28ra bitartean. Hitzaldia, poesia eta omenaldia izango dira osagaiak.

Aspaldian bezala dantzan ariko da igandean, lagun eta ezagunez inguratuta. Hamarkada askoko hutsunea betetzeko igandeko dantzaldiak berreskuratu dituzte. «Ilusioz eta gogoz» dira herriko adinekoak.

Pilotan aritzeko 41 eremu daude Oiartzunen, eta horietatik 31 ezkerparetak dira. Kirolerako eremu izateaz gain, herritarren arteko elkargune ere badira gune horiek.

Lamia estudioak 40 urte beteko ditu aurten. Objektiboa argiaren abiaduran doan gizarteari begira jarri, eta argazkigintzaren iraultza txiki eta handiez mintzatu dira Larrukert anaiak.

Urrats berria egin du saneamendu integralerako batzordeak: idatzi bat erregistratu dute, 374 bizilagunen babesarekin, udal arduradunei aurre egin eta euren eskariei erantzun diezaieten exijituz.

Kuartela, gaztetxea, liburutegia, eta orain, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea. Euskararen eta aniztasunaren bilgunea estreinatu berri du Errenteria-Oreretak, Madalen kalean, herriaren erdi-erdian.

Hilaren 29an 'Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna eskainiko dute Elorsoro kiroldegian. Bertako leihatilan salduko dituzte sarrerak.

Emakumeen talde nagusiak etxean jokatuko du, beste lau taldek bezala. Mutilek Donostian jokatuko dute, Vasconiaren kontra.

Junior mailako taldekako abiadura proban hirugarren postua lortu zuten, eta lehenengoa kadeteen Madison proban.

Oiarpeko pilotariek hemezortzi partida jokatuko dituzte asteburu honetan, lau Madalensoron. Gehienak, lehenengo fasetakoak.

Hirugarren ediziorako dena prest dute antolatzaileek. Maiatzaren 7an izango da lasterketa.

Deskarga ezazu doan OARSO BIDASOKO HITZAren 2022ko urtekaria.

Aurreko asteburuetako emaitzak hobetzen saiatuko dira Lezoko kirol taldeak. Gaur hasiko dira partidak, areto futbolekoak.

Errenteria-Oreretako futbol, areto futbol eta eskubaloi talde nagusien asteburuko partiden informazio guztia, hemen.

Eskualdeko sei euskaltegietan emango ditu saioak Errenteria-Oreretako pasta obradore kooperatibak. Hilaren 23tik otsailaren 2ra luzatuko dituzte.